ZER DA OTXE?

Orain dela 10 urte konturatu ginen gure eskualdean ez zegoela diziplina anitzeko txirrindularitza eskolarik gazteei kirol hau ezagutarazteko. Horrela, gaur egun gure taldearen oinarria dena sortu genuen: OTXE ESKOLA. Diziplina anitzeko eskola bat izatea erabaki genuen, non gazteek txirrindularitzak eskaintzen dituen modalitate guztiak ezagutu ahal izango dituzten: mtb, errepidea, bmx, pista, triala, bizitzan zehar kirol hau egin ahal izateko oinarri tekniko batez lagunduta. Eskolako aldia amaitu ondoren, jarraipena ematea erabaki genuen, lehiaketako taldea sortuz. Taldearen modalitate nagusia MTB da, baina errepidean, ziklo-krosean eta pistan ere lehiatzen gara. Laburbilduz, gaur egun OTXE txirrindularitzako diziplina anitzeko kluba da, eta kirol honetan alebin, haur kategorietatik hastea eskaintzen du; eta lehiaketa taldean kadete, junior, 23 urtez azpiko eta elite kategorian.

AZKEN BERRIAK HEMEN IKUSGAI

CARACIL SEGUROSen babesa, OCCIDENTen agentzia esklusiboa

Aurten ere, Caracil Segurosek, Occident agentzia esklusiboak, OTXE babesten du eskolako kirolarientzako istripu-aseguru berezi batekin.

Caracil Segurosi eskerrak eman nahi dizkiogu laguntza hau emateagatik, OTXEn kudeaketa eraginkorra eskaintzen laguntzen baitigu.

Zuek ere kontsultaren bat egin edo aseguru berri bat kontratatu nahi baduzue, hemen dituzue zuen bulegoko datuak.

Nire Caracil Seguros bulegoa

 

 CLUBER aplikazioarekin akordioa

OTXEk eta Cluberrek akordio bat lortu dute klubaren barne kudeaketa  eta modernizazioa errazteko aplikazio bidez.

Cluber plataforma digitala da, eta horren bidez, klubek beren kudeaketak egin ditzakete, ohiko izen-emateak, materialaren salmenta, kuoten kobrantzak, etab. automatizatua, kirol erakundeentzat benetan erabilgarria.

Akordio hau OTXEren estrategiaren barruan dago, digitalizazio eta kudeaketa modernizazioan aurrera egiteko.

www.cluber.es

 

OTXEko Eneko Olveira eta Iraia Zapirain, txapeldun

Olveira XCO modalitateko Espainiako Kopako irabazle izan da. Zapirainek Bizkaiko Green Series kopako sailkapena poltsikoratu du. (Hitza-ren artikulua jarraitu irakurtzen)

Eneko Olveira, igandean, Castellon.