OTXE ESKOLAko itxaron zerrendan izena emateko, ondorengo inprimakia bete:
NORI BIDERATUA
Eskola hau, hasiera batean 11-14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua dago. Noizbehinka txikiagoei eta baita helduagoei ikastaro bereziak antolatzea ere aurreikusten da.
5 MODALITATE EZBERDIN LANTZEN DIRA, HILABETERO MODALITATE EZBERDINAK TXANDAKATUZ.
Helburua kirolariaren prestakuntza hobetzea da, alde batetik espezialitate guztiak ikasiaz eta beste aldetik lehiaketetan parte hartzeko behar den prestakuntza eta laguntza landuz.
.
BTT
Partaide bakoitzak mendi bizikleta edukitzea beharrezkoa izango da. Mendian gora igo, jaitsi, zoru desberdinetan ibili, naturako oztopoak saihestu, orientazioa eta sortzen joango diren ezagutza guztiak irakatsiko dira. Fase hau mendi giroan irakatsiko da, bide batez, BTTa praktikatzeko Oarsoaldeak dituen inguru ezin hobeak ezagutuz eta noski, dugun altxorra zaintzen ere erakutsiz, natura eta ingurumena errespetatuz.
ERREPIDEA
Fase honetan, bakoitzak duen bizikletarekin eta momentu horretan ditugun baliabideen arabera, errepideko bizikletarako ezagutzak emango dira, hain zuzen ere, bide heziketa, taldean joatea, errepidean joateko modua, taldean erreleboak emateko modua, aerodinamika, erresistentzia, esprina eta sortzen joango diren ezagutza guztiak. Bidegorriez baliatuz, poligono ezberdinetan egingo dira irakaspenak.
BMX – TRIAL
Partaide bakoitzak ahal duen txirrindarekin, eta lortzen joango diren baliabideekin, BMXa Oiartzungo Atamitx zirkuituan egiteko aukera ikusten da eta baita herri ezberdinetan dauden SkatePark txikietan ere, Lezoko Kiroldegiko gunean edota Errenteriako Iztietako guneetan adibidez.
Teknika – Mekanika
Bakoitzak duen bizikletarekin, trebetasun ariketak, bide heziketa eta bizikletaren mekanika irakatsiko dira, honetarako oreka, erabilera, ginkana… ariketak erabiliaz. Hasiera batean zirkuito itxietan, frontoietan edota belardietan arituko gara.