ZER DA OTXE?

2014an jaio zen OTXE eskola, gure eskualdean diziplina anitzeko txirrindularitza eskolarik ez zegoela ohartuta. Diziplina anitzeko eskola bat izatea erabaki genuen, non gazteek txirrindularitzak eskaintzen dituen modalitate guztiak ezagutu ahal izango zituzten: mtb, errepidea, bmx, pista, triala, etab. Helburua, bizitzan zehar kirol hau egin ahal izateko oinarri tekniko sendoa erakustea izan zen. Eskolako garaia amaitu ondoren, kirolariei jarraipena ematea erabaki genuen, lehiaketa taldea sortuz. Taldearen modalitate nagusia MTB da, baina gaur egun errepidean, ziklo-krosean eta pistan ere lehiatzen gara. 

Laburbilduz, OTXE txirrindularitzako diziplina anitzeko kluba da, non alebin eta infantil kategorietan lehiatzen diren haurrak eskolan eta kadete, junior, 23 urtez azpiko eta elite kategorietan lehiaketa taldean.

JRG-NORCLAMP LEHIAKETA TALDEA

XCO (MTB) – ZIKLOKROS – ERREPIDEA – PISTA

Gure neska mutilak modalitate desberdinetan lehiatzen dira egutegiaren arabera: orokortasun batean azalduta udaberrian mtb, udaran karretera, udazkenean ziklokrosa eta neguan pistako (belodromoa) laisterketetan lehiatzen dira. 

XCO (Cross-Country Olinpikoa) mendiko txirrindularitzaren modalitatea da. Ibilbidea zirkuitu itxia da, lurrez, harriz, sustraiez eta oztopoz betea, eta parte-hartzaileek hainbat itzuli egin behar dituzte kategoriaren arabera.

Abilezia teknikoa eta erresistentzia fisikoa behar dira.

Ziklokrossa mendiko eta errepideko txirrindularitzaren arteko nahasketa bat da. Zirkuituak laburrak dira, lurzoru aldakorrekin (lokatza, belarra, harea), eta oztopo batzuk oinez gainditu behar dira bizikleta bizkarrean hartuta. Neguan egiten da normalean.

Pistako txirrindularitza belodromo izeneko pista estali batean egiten da. Txirrindulariek bizikleta bereziak erabiltzen dituzte, freno eta engranajerik gabeak. Proba laburrak eta azkarrak izaten dira, abiadura eta estrategia funtsezkoak direlarik.

Errepideko txirrindularitza txirrindularitza-modalitaterik ezagunena eta zaharrenetakoa da. Errepide asfaltatuan egiten da, distantzia luzeetan, eta bakarka nahiz taldeka lehiatzen da. Proba mota desberdinak daude: etapa lasterketak (esaterako, Tourra), egun bakarreko klasikoak eta kronometroren aurkako probak.

 

XCO eta ziklokrosean bai neskak eta bai mutilak elkarrekin lehiatzen dira zirkuitu berean, bakoitza bere kategorian, zailtasun tekniko berdinak izanik kategoria guztietan.

Errepidean aldiz, neska eta mutilek laisterketa desberdinak dituzte, ez dira elkarrekin ateratzen. Kasu honetan, mutilen eta nesken ibilbidea eta egutegia desberdinak dira.

Nesken txirrindularitza kaleratu eta ikusgai izateko helburuarekin, 2024an Ane Santesteban Errenteriako Saria antolatzen hasi ginen.

OTXE ESKOLA

Eskola, hasiera batean 11-14 urte bitarteko neska-mutikoei zuzendua dago

5 MODALITATE EZBERDIN LANTZEN DIRA, HILABETERO MODALITATE EZBERDINAK TXANDAKATUZ:

– MTB

– Errepidea

– BMX eta triala

– Teknika eta mekanika

Helburua kirolariaren prestakuntza hobetzea eta ongi pasatzea da, alde batetik espezialitate guztiak ikasiaz eta beste aldetik lehiaketetan parte hartzeko behar den prestakuntza landuz.

Informazio gehiago nahi baduzu hemen sakatu:

AZKEN BERRIAK HEMEN IKUSGAI

CARACIL SEGUROSen babesa, OCCIDENTen agentzia esklusiboa

Aurten ere, Caracil Segurosek, Occident agentzia esklusiboak, OTXE babesten du eskolako kirolarientzako istripu-aseguru berezi batekin.

Caracil Segurosi eskerrak eman nahi dizkiogu laguntza hau emateagatik, OTXEn kudeaketa eraginkorra eskaintzen laguntzen baitigu.

Zuek ere kontsultaren bat egin edo aseguru berri bat kontratatu nahi baduzue, hemen dituzue zuen bulegoko datuak.

Nire Caracil Seguros bulegoa

 

 CLUBER aplikazioarekin akordioa

OTXEk eta Cluberrek akordio bat lortu dute klubaren barne kudeaketa  eta modernizazioa errazteko aplikazio bidez.

Cluber plataforma digitala da, eta horren bidez, klubek beren kudeaketak egin ditzakete, ohiko izen-emateak, materialaren salmenta, kuoten kobrantzak, etab. automatizatua, kirol erakundeentzat benetan erabilgarria.

Akordio hau OTXEren estrategiaren barruan dago, digitalizazio eta kudeaketa modernizazioan aurrera egiteko.

www.cluber.es

 

HARROBI EUSKARAREN AITORTZA- DIPLOMA ESKURATU DUGU.

Arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoa aitortzen ditu Harrobi diplomak, Eusko Jaurlaritzak ematen duen diploma ofiziala izanik.

OTXEk bere egunerokotasunean, barne kudeaketan eta komunikazioetan euskararekin duen erabilera bermatzen du diploma honek.

Horrela, 2025erako klubaren kudeaketan genuen helburuetako bat betetzea lortu dugu oraingoan ere.

HARROBI DIPLOMA

Magali Albisu Etxebestek brontzezko domina eskuratu du Espainiako Txapelketetan
 Bazan (Granada) OTXE JRG Norclamp taldeko kirolariek maila bikaina erakutsi dute

Asteburu honetan jokatutako Espainiako BTT Txapelketek emaitza garrantzitsuak ekarri dituzte OTXE JRG Norclamp taldeko ordezkarientzat. Taldeko Magali Albisu Etxebestek brontzezko domina lortu du 23 urtez azpiko emakumezkoen kategorian, Baza hirian jokatutako XCO proban.

Oiartzuarrak lasterketa ausart eta burutsua egin zuen, hasieratik podiumeko postuetan borrokatuz. Une batez bigarren postura ere igo zen, baina azken itzulietan aurkari baten erasoari eutsi behar izan zion eta, barrenak hustuta, hirugarren postuarekin amaitu zuen. Bere garaipena berezia da: Euskadiko Selekzioak XCOn lortutako azken dominatik hamahiru urte igaro dira.

Bestalde, Eneko Olveira Rodrigok 23 urtez azpiko gizonezkoen lasterketan bosgarren postu bikaina eskuratu zuen. Astigarragarrak burua hotz mantendu zuen hasieratik, eta itzulien poderioz postuak irabazten joan zen, helmugan top5ean sartuz.

Txapelketa ostiralean abiatu zen talde errelebo/XCR probarekin, non Euskadiko Selekzioak laugarren postua eskuratu zuen, brontzezko dominatik zortzi segundora. Taldeko Ane Zubeldia, Magali Albisu, Peio Munduate eta Eneko Olveira izan ziren parte-hartzaileak.

 

Junior kategorian, Peio Munduate Aizkorretak 13. postua lortu zuen; Jokin Pozo 20. postuan sailkatu zen, eta Manex Olaizek 31. postua eskuratu zuen. Junior emakumezkoetan, Iraia Zapirain Olasagastik 21. postuan amaitu zuen, eta Ane Zubeldiak 27. postua lortu zuen XCO modalitatean.

Elite mailan, Gexan Albisu izan genuen lehian. Nahiz eta gurpil zulatu izan, lasterketa bikaina egin zuen eta 10. postu on batekin amaitu zuen lehiaketa.

Asteburu borobila izan da taldeko txirrindularientzat eta OTXE Oarasoaldea Klubarentzat emaitza onak ez ezik, istoria idazten joateko emaitza baliotsua. Klubak 10 urte bete dituen honetan, lehen domina eskuratu bait du BTT modalitateko españiako txapelketa batean.