Lezo BTT Gaztea

2025ko Otsailaren 2an, goizeko 10:00etan Lezoko Karlos Saldise Plazan Mendi Bizikleta saioa antolatu dugu.
2010 eta 2014 urte artean, biak barne jaiotako gazteei irekia dago.
Saio hauen helburuak bizikletaren erabilpena sustatzea gazteen artean Lezon eta eskualdean; OTXE OARSOALDEA TXIRRINDULARI ESKOLA etaLEZOKOAK MERKATARI ELKARTEA ezagutaraztea izango dira.
10:00etan emango zaio hasiera Karlos Saldise Plazan eta bi taldetan aterako gara. Ibilbide luzekoak lehenik eta motzekoak ondoren.
- Ibilbide luzea, (2012.2011,2010) Guadaluperuntz joan eta itzuli. 21Km
- Ibilbide motza, (2014,2013) Iriartene ingururaino eta Jaizkibeletik itzuli. 11km.
Iritxiera 12:00ak aldera Karlos Saldise plazan izango da.
Izen-emateak 9:00etatik 9:45etara Karlos Saldise plazan Doainik izango dira. Asegurua egingo zaie parte hartzaile guztiei.
Parte hartzaile guztiek LEZOKOAK MERKATARI ELKARTEAK prestatutako hamaiketakoa izango dute ibilbidea amatutakoan.
Ibilbidean zehar, JRG NORCLAMP OTXE mendi bizikleta taldeko txirrindulariez eta OTXE Oarsoaldea Txirrindulari Eskolako monitoreez lagundurik joango dira parte hartzaileak.
Kaskoa eta ordezkoak (kamara, bonba, desmontaiak) eramatea derrigorrezkoa izango da.