IZEN EMATEAK 2024-2025 KURTSORAKO

 

Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolaren (OTXE) 2024/2025 ikasturterako izen emateak zabalik dituzue Abuztuaren 31arte. Oarsoaldeko udalerrietako gazteei zuzendua dago eskola eta hauek izango dute eskolan sartzeko prioritate osoa.

Ikasturtea 2011 eta 2014 urte artean jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago, bizikleta modalitate ezberdinak ezagutu ditzaten. Bizikletaren teknikaz eta mekanikaz gain, Txirrindularitza Eskolan bizikleta modalitate ezberdinak lantzeko aukera izango dute gaztetxoek: BTT, Trial, Errepidea eta BMX.

Hilero espezialitate bat.

Eskola irailean hasi ohi da eta hilabetero modalitatez aldatzen joaten gara ekainaren 15a arte.

Astean bi saioa egingo dira, astelehen eta asteazkenak edo astearte eta ostegunak 17:30etatik 19:30etara.

Txirrindularitza Eskolan izena eman nahi dutenek oinarrizkoa baino ez dute beharko: bizikleta bat eta kaskoa. Gainerako materiala, OTXEk berak utziko du kirolari gazteen esku.

Izen ematea egiteko, INPRIMAKI HAU bete eta bidali.