IZEN EMATEAK 2025-2026 IKASTURTERAKO
|
Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolaren (OTXE) 2025/2026 ikasturterako izen emateak zabalik dituzue Abuztuaren 31arte. Oarsoaldeko udalerrietako gazteei zuzendua dago eskola eta hauek izango dute eskolan sartzeko prioritate osoa. Ikasturtea 2012 eta 2015 urte artean jaiotako gaztetxoei zuzenduta dago, bizikleta modalitate ezberdinak ezagutu ditzaten. Bizikletaren teknikaz eta mekanikaz gain, Txirrindularitza Eskolan bizikleta modalitate ezberdinak lantzeko aukera izango dute gaztetxoek: BTT, Trial, Errepidea eta BMX. |
|
Hilero espezialitate bat. Eskola irailean hasi ohi da eta hilabetero modalitatez aldatzen joaten gara ekainaren 15a arte. Astean bi saioa egingo dira, astelehen eta asteazkenak edo astearte eta ostegunak 17:30etatik 19:30etara. Txirrindularitza Eskolan izena eman nahi dutenek oinarrizkoa baino ez dute beharko: mendiko bizikleta bat eta kaskoa. Gainerako materiala, OTXEk berak utziko du kirolari gazteen esku.
Itxaron zerrendan sartzeko, INPRIMAKI HAU bete eta bidali. |