Sailkapen guztiak / Todas las clasificaciones: Hemen/Aquí
——————————————————————————————
2020 OPEN EUSKADI XCO ERRENTERIA
2019 OPEN EUSKADI XCO ERRENTERIA
2018 OPEN EUSKADI XCO ERRENTERIA
Alvaro Carral eta Karla Kortazar nagusi Errenteriako Mtb lasterketan!
184 parte hartzaile izan ziren San Marko Gotorlekuko lasterketan. Gauean izandako euri jasek lokatza ekarri zuten berriz ere San Marko inguruetara eta lasterketa gogorra izan zen beste behin ere.
Euskadiko Opena ireki duen lasterketa izan zen igandekoa eta baita Gipuzkoako Txapelketa ere. Honela geratu ziren sailkapenak.
Elite G:
Alvaro Carral IN-GRAVITI
Jose Antonio Diez BIKEZONA.COM
Diego Latasa SARRI BIKES
Elie E:
Karla Kortazar BASKONIA/BARAKA BIKE
Monica Carrascosa BIKEZONA.COM
Meritxell Henales BIKEZONA.COM
Gipuzkoako Txapeldunak:
Elite G: Jon Erguin LOINAZ
Sub23: Ander Buendia CICLOS IÑAKI
Junior: Garikoitz Arizmendi NON-STOP
Cadete G: Gexan Albisu CICLOS IÑAKI
Cadte E: Nahia Polo CICLOS IÑAKI
Master30: Iker Arruabarrena RACING SHOX
Master40: Urko Munduate CICLOS IÑAKI
Alebin eta Infantilek ere izan zuten bere lasterketa txikia. Guztira 60 haur atera ziren. Alebinek 2 itzuli eman zizkioten ibilbideari eta Infantilek aldiz 3 itzuli.
2017 OPEN EUSKADI XCO ERRENTERIA
Jon Erguin eta Luisa Ibarrola garaile San Markoseko Mtb Sarian.
Guztira 186 parte hartzaile izan dira Openeko lehen proba honetan. Eguraldiak errespetatuko zuelakoan txirrindulariak itxaropentsu agertu dira lasterketara baina irteera ematerako garaian hasi da euri erasoa, lasterketa amaitu arte atertu ez dena. Guztien aurretik Jon Erguin izan da helmugara sartzen lehena, nahiz lehen 2 itzulietan Iñigo Gomezek gogor eutsi dion Erguinen erritmo altuari.
Pasa den martxoaren 6ean Euskadiko openeko 1.lasterketa jokatu zen Errenteriako San Markoseko gotorlekuan. Eguneko protagonista nagusiak hotza eta lokatza izan ziren, antolatzaileak eguna goizeko 8:00tan hasi zuten eta Gotorlekurako bideak bezperako Strada Bianche gogoratzen zuen. Orereta txirrindulari taldeko 20 kide parkinga eta zirkuitua antolatzera joan ziren, bitartean Gurpil Artea eta OTXEko beste hainbat antolatzaile helmuga, aldagela eta izen emateak prestatzen geratu ziren. Gotorlekuko aterpe, berogailu eta aldagelak partaideen hotza eta bustiari babesa ematen zioten.
Guztira 150 partaide, 136 Openeko lasterketan eta 14 haurrentzat prestatu zen frogan, guztiak bere buruarekin benetako guda egin behar izan zuten froga burutzeko, besteekin lehia bigarren plano batetan geratu zen.
Lasterketa 10 minutuko atzerapenarekin hasi zen goizeko 11:10etan, eguraldia zela eta 1.go itzulia guztiontzat moztea erabaki zen, itzuliak egiten ziren neurrian lokatzak gero eta gehiago moteltzen zuen abiadura, ondorioz Open mailako azken itzulia moztea erabaki zen ere.
Hala eta guztiz ere, sailkatutako gehienak 2 ordu pasa zituzten lokatza eta ura artean benetako lehia espartanoa egiten.
Jardunaldia gotorlekuko patioan amaitu zen, arropen lokatza gehiena bertako dutxa eta komunetan utzi eta gero, podiumeko zeremonia egiten zen bitartean gotorlekuko jatexeari esker lunch eder batekin sabela berotuz.
SAN MARKOS 2016, MOUNTAIN BIKE SPARTAN RACE
El pasado 6 de marzo se celebro la primera carrera del open de Euskadi en el Fuerte de San Marcos de Errenteria. La jornada comenzaba a las 8:00 de la mañana, el acceso al Fuerte recordaba la Strada Bianche de la víspera, 20 voluntarios del Orereta txirrindulari taldea fueron a organizar parking y circuito, mientras otros tantos voluntarios de Gurpil Artea y OTXE organizaban, meta, inscripciones y vestuarios. Los pasillos del Fuerte, vestuarios y calefacciones refugiaban del frio y la humedad a los participantes.
En total 150 participantes, 136 en la carrera del Open y 14 en la prueba de infantiles y alevines, todos ellos, haciendo honor al nombre del lugar, tuvieron que realizar una guerra consigo mismo para realizar la prueba, dejando en un segundo plano la disputa con los contrarios.
La salida se dio con 10 minutos de retraso a las 11:10h, debido al clima se decidió recortar la primera vuelta a todos los participantes, pero a medida que se completaban las vueltas el barro las hacía cada vez mas lentas y se decidió recortar la quinta vuelta de la categoría Open también.
Aun habiendo recortado, la mayoría de clasificados pasaron mas de 2 horas en una lucha espartana contra el barro y el agua
La jornada acabo en el patio del Fuerte, donde después de dejar todo el barro atascando duchas y lavabos, gracias al restaurante del Fuerte de san Marcos se pudo disfrutar de un reconfortante lunch durante la ceremonia del pódium.