LEZO BTT GAZTEA

2024ko URTARRILAREN 28AN

2024ko Urtarrilaren 28ean, goizeko 10:00etan Lezoko Karlos Saldise Plazan Mendi  Bizikleta saioa antolatu dugu.

2009 eta 2013 urte artean, biak  barne jaiotako gazteei irekia dago.

Saio hauen helburuak bizikletaren erabilpena sustatzea gazteen artean Lezon eta eskualdean; OTXE OARSOALDEA TXIRRINDULARI ESKOLA etaLEZOKOAK MERKATARI ELKARTEA ezagutaraztea izango dira.

10:00etan emango zaio hasiera Karlos Saldise Plazan eta bi taldetan aterako gara. Ibilbide luzekoak lehenik eta motzekoak ondoren.

  • Ibilbide luzea, (2011.2010,2009) Guadaluperuntz joan eta itzuli. 21Km
  • Ibilbide motza, (2013,2012) Iriartene ingururaino eta Jaizkibeletik itzuli. 11km.

Iritxiera 12:00ak aldera Karlos Saldise plazan izango da.

Izen-emateak 9:00etatik 9:45etara Karlos Saldise plazan Doainik izango dira. Asegurua egingo zaie parte hartzaile guztiei.

Parte hartzaile guztiek LEZOKOAK MERKATARI ELKARTEAK prestatutako hamaiketakoa izango dute ibilbidea amatutakoan. Honetaz gain, Photocall bat egongo da Karlos Saldise plazan bertan, lagun artean argazkiak ateratzeko oroigarri moduan.

Ibilbidean zehar, JRG NORCLAMP mendi bizikleta taldeko txirrindulariez eta OTXE Oarsoaldea Txirrindulari Eskolako monitoreez lagundurik joango dira parte hartzaileak.

Kaskoa eta ordezkoak (kamara, bonba, desmontaiak) eramatea derrigorrezkoa izango da.

Lezo Btt
Txirrindularitza
Mendi bizikleta
Lezokoak merkatari elkartea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude