BERRIAK

2022/2023 DENBORALDIKO AURKEZPENA

OTXE AURKEZPENA 2023

Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak (OTXE) 2023ko taldeak, Lezoko Karlos Saldise plazan egin zuen aurkezpena. Osotara, 67 izango dira eskolako (kimuak eta haurrak), Kadeteen Mailako, eta 23 urtez azpikoen nahiz Elite Mailako maillot berde, urdin eta arrosak defendatuko dituztenak, txirrindularitzak eskaintzen dituen modalitate guztietan. Badute premisa bat, ordea, OTXEkoek batez ere gazteenen mailan. Haurrek eta nerabeek txirrindularitzaz goza dezatela, ikasiz zer nolakoa den kirola, eta horrek dakartzan balioak barneratzea: probatzea, jolastea, ikastea, bizikletan egoki ibiltzen ikastea, gozatzea, eta ahal bada, emaitza onak lortzea. Ekitaldian, Allerru Txirrindularitza Taldeko bi kideri omenaldia egin zieten (behean xehetasunak).

67 kide horien artetik hemezortzi neskak dira, hamalau eskolako taldeetan (kimuak eta haurrak), eta beste lau konpetiziokoetan (kadeteak, 23 urtez azpikoak, eta Juniorra).

2014ko udan hasi ziren martxan, eta 2015eko sasoian jada taldea abiatu zuten, 6-7 gazterekin. Ordutik, urtero izan da errepidean eta mendian OTXE. Beraz, 6-7 gaztetxorekin hasi zena, ehunetik hurbil izatera pasatu da hamar urte baino gutxiagoan. Familia handi bat dira, atzoko ekitaldian hala ikusi ahal izan zen berriz ere, txirrindulariez gain, haien senitartekoek eta hurbilekoek txiki bete egin zituztelako antolatzaileek jarritako eserlekuak.

Aurkezpenean, babesle guztiei eskerrak eman zizkieten taldeko gidariek, haien ekarpena ezinbesteko baitute aurrera egiteko. Klik egin hemen horien berri izateko. Gainera, 2022ko emaitzen errepasoa egin zuten: arrakastaz beterikoa izan zen iazkoa. Aurten, ziur, hori hobetuko dutela.

Honakoak dira 2023rako OTXEko partaideak:

TALDEAK

Kimu Maila: Naia Olaiz Albistur, Gares Egaña Gil, Lizar Zubeltzu Bakeda, Unai Argarate Oiartzabal, Adur Etxebeste Aranberri, Erlantz Lekuona Viejo, Oier Mitxelena Monroy, Oihan Susperregi Oiartzabal, Ugaitz Agirregoitia De Sousa, Aiur Gaztelumendi Etxeberria, Elmer Goñi Prieto, Jon San Jose Peñil, Markel Matias Toledo, Aimar Romero Roteta, Gorka Gallardo Herce, Abel Rodrigo Angulo.

Haur Maila: June Del Teso Olaizola, Olaia Elizalde Albistur, Amaiut Ostolaza Alziskueta, Naiare Zapirain Olasagasti, Anne Zubia Aizpurua, Haizea Perez, Arantz Bengoetxea, Laia Macayo, Zubeltzu Urkia, Oier Albisu Getaria, Ander Garlfarsoro Unanue, Lander Gelbentzu Beristain, Aner Maritxalar Otaño, Guillem Lechuga Novo, Aimar Moreno Barcedo, Xabier San Sebastian Cid, Hodei Blanco Sanz, Eneko Romero Roteta, Jokin Urizar Anabitarte, Eneko Marcos Ruiz, Asier Robles Diaz.

Kadete Maila: Intza Del Teso Olaizola, Iraia Zapirain Olasagasti, Aimar Fernandez de Gorostiza Mitxelena, Francisco Sanz Rodriguez, Elur Egaña Gil, Unai Barrio Perez, Peio Munduate Aizkorreta, Manex Olaiz Albistur, Jokin Pozo Puy, Urko Beaumont Gonzalez, Ibai Jueguen Rubert

Junior Maila: Magali Albisu Etxebeste, Eneko Olveira Rodrigo, Jokin Askarai Ormazabal, Edel Telletxea Iragorri, Mikel Osa Lizarazu, Eneko Gomez Frechilla.

23 urtez azpikoak: Nahia Polo Amenabar, Markel Etxeberria Arruabarrena, Jurgi Irurieta Etxebeste, Gexan Albisu Etxebeste, Eneko Balda Enciso, Ibai Dorronsoro Sanz, Beñat Carbayeda Urruzola.

Elite Maila: Mattin Sanzberro Perez, Asier Otegi Etxezarreta, Urko Munduate Lopetegi, Beñat Izagirre Larzabal, Garikoitz Arizmendi Arruti, Ander Olaskoaga Usabiaga.

Laguntzaile zuzendariak: Xabier Albisu Mendiburu, Mikel Balda Artola, Manuel Olveira Pulido, Aitor Barrio Agirresarobe, Urko Munduate Lopetegi, Arkaitz Iza Ameztoi.

Eskolako monitoreak: Unai Gomez, Joseba Lizarralde, Beñat Felipe, Nahia Polo, Gexan Albisu, Eusko Olaiz.


Gipuzkoako errepideko txapelketak 2018

Maiatzaren 12an Zarautzen ospatu ziren Gipuzkoako Errepideko Txapelketak Alebin eta Infantil mailan.

Sailkapen txandak jokatu ziren lehenik eta finalak ondoren.

C.Gipuzkoa Zarautz (5) [800x600]

Alebinetan, Eneko Indo, Eneko Olveira eta Peio Munduate sailkatu ziren finalerako. Finalean tropeleko esprinean iritsi ziren guztiak.

C.Gipuzkoa Zarautz (16) [800x600]

Alebin Nexketan, Intza Del Teso eta Uxue Polo izan ziren lasterketan. Azken honen 3. postua aipatzekoa. Zorionak Uxue.

C.Gipuzkoa Zarautz (11) [800x600]

C.Gipuzkoa Zarautz (104) [800x600]

Infantiletan, Eneko Balda eta Beñat Garaiar izan ziren finalean eta biak esprinean sartu ziren, 12 eta 13. postuetan.

C.Gipuzkoa Zarautz (26) [800x600]

C.Gipuzkoa Zarautz (1) [800x600]

C.Gipuzkoa Zarautz (77) [800x600]

C.Gipuzkoa Zarautz (111) [800x600]


Gipuzkoako erlojupeko txapelketa 2018

OTXEko gazteak Irunen jokatutako taldekako erlojupekoan primeran aritu ziren.

Alebin maila Nesketan 3.  postua eta Infantiletan mutilek 2. postua lortu zituzten. Guztira OTXEko 5 talde izan ziren irteera puntuan._MG_1494-copia [800x600]_MG_1048-copia [800x600]_MG_1382-copia [800x600]_MG_1392-copia [800x600]_MG_1426-copia [800x600]_MG_1446-copia [800x600]_MG_1458-copia [800x600]_MG_1477-copia [800x600]_MG_1481-copia [800x600]_MG_1485-copia [800x600]


OTXE Eskolako NAHIA POLO AMENABAR 2017 errepideko txirrindularitza infantileko Gipuzkoako Txapeldun!

Larunbatean, maiatzaren 13an, errepideko txirrindularitzako Gipuzkoako Txapelketa 2016-2017 ospatu zen Ataunen. Bertan 240 lasterkari inguruk parte hartu zuten bi kategoritan banatuta: alebinak (10-11 urte) eta infantilak (12-13 urte).

Zirkuitoa Ataungo herriko kaleetan zehar izan zen eta 1,2 km-ko luzera zuen buelta bakoitzak. Alebineko kategorian 4 buelta eman behar izan zituzten eta infantil kategorian, berriz, 10 buelta. Aipatzekoa da aurten partaidetzaren errekorra egon dela eta nabarmentzekoa ere bada nesken partaidetzaren errekorra, zehazki 26 neska aritu baitziren lehian.

Oarsoaldea txirrindularitzako OTXE eskolak txapelketan parte hartu zuen eta duten gogoa eta maila erakutsi zuten; hala ere, errenteriako NAHIA POLO AMENABARrek egindako karrera azpimarratu behar da, infantil kategorian lehendabizikoa bukatu baitzuen eta, ondorioz, errepideko txirrindularitza infantileko Gipuzkoako Txapeldun berria aldarrikatu baitzen.

Zorionak, NAHIA !!!!

20170513_20162920170513_20171820170513_202012


2017 OTXE NAGUSI GIPUZKOAKO MTB TXAPELKETETAN!!

Ekainaren 17an jokatu diren txapelketetan OTXEko txirrindulariek 3 txapel bereganatu dituzte eta eta beste hainbeste podium.

Txirrindulariek ikaragarrizko maila erakutsi dute lehiaketan eta guztia ongi atera zaie lasterketak irabazteko.

Alebinetan Eneko Indo eta Intza Del Tesok irabazi dute txapela eta Infantiletan Eneko Baldak.

Guztira 70 parte hartzaile izan ziren Pasaiako Herrian izandako lasterketan eta eguraldia lagun, giro aparta izan zen ikusle nahiz parte hartzaileentzat. Zorionak txirrindulari guztiei emandako ikuskizunarengatik!

Alebinak Mutilak:
  1. Eneko Indo           OTXE
  2. Amets Mujika     AMPO
  3. Peio Munduate  OTXE
Alebinak Neskak:
  1. Intza Del Teso   OTXE
  2. Intza Nabarro   Hernani Jocc
  3. Uxue Polo           OTXE
Infantil mutilak:
  1. Eneko Balda                 OTXE
  2. Markel Etxeberria   OTXE
  3. Lander Sanz                 Allerru
Infantil Neska:
  1. Naroa Olano               Oriako
  2. Irene Dravasa            Oriako
  3. Malena Rodriguez   Irunes

IMG-20180617-WA0009IMG-20180617-WA0039IMG-20180617-WA0041IMG-20180617-WA0042IMG-20180617-WA0048


Talde osoa 1

2015eko urtarrilean aurkeztu genuen publikoki gure proiektu berri hau. Aurkezpenarekin batera ireki ditugu gure webgunea (hau), facebook eta twiterreko kontuak.

Jadanik irekia dago aurtengo ikastarorako izen ematea. Oarsoaldeko kiroldegi guztietan izango dituzue bete beharreko eskuorriak. Hortaz gain info@otxe.org -ra idatzita ere eman dezakezue izena. Edozein zalantza izan ezkero:  info.otxe@gmail.com

Laster arte!