Lezo BTT Gaztea 2026

Datorren 2026ko urtarrilaren 25ean, igandea, 10:00etan, Lezoko Karlos Saldise Plazan mendi bizikleta saioa egingo da, 2011 eta 2015 urteen artean (biak barne) jaiotako gazteei zuzenduta.

Ekimenaren helburu nagusiak dira bizikletaren erabilera sustatzea Lezon eta eskualdean, eta Jaizkibelen mendi bizikletaren ibilbideak ezagutzea gazteen artean.

Saioari 10:00etan emango zaio hasiera Karlos Saldise Plazan, eta parte-hartzaileek bi ibilbideren artean aukeratu ahal izango dute:

Ibilbide luzea: Guadaluperaino joan-etorria, 21 kilometro.

Ibilbide motza: Iriarteneraino joan-etorria, 11 kilometro.

Iritsiera 12:00ak aldera aurreikusten da, berriro ere Karlos Saldise Plazan.

Izen-ematea doakoa izango da, eta 9:00etatik 9:45etara egin ahal izango da ekitaldiaren hasierako gunean bertan. Ibilbidea amaitzean, parte-hartzaile guztiek hamaiketakoa izango dute helmugan.

Saioan zehar, gazteak JRG NORCLAMP OTXE mendi bizikleta taldeko txirrindularien eta OTXE Oarsoaldea Txirrindulari Eskolako monitoreen laguntzarekin ibiliko dira.

Segurtasunari dagokionez, kaskoa eta ordezko materiala (kamera, bonba eta desmontaiak) eramatea derrigorrezkoa izango da.

Ekimen hau aukera bikaina da gazteek kirola egiteaz gain, naturaz eta inguruneaz gozatzeko.

OTXE Oarsoaldea Txirrindulario Eskola