ANE SANTESTEBAN SARIA 2025

Hemen duze pasa den Otsailak 23an OTXEk antolatutako Ane Santesteban Sariaren kronika. Aurten bi lasterketa antolatuta, emakume txirrindulariei begira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dagoen lasterketa faltari erantzun nahi izan diogu, eta apustu bat egin dugu elitera heltzen diren emakumeek lasterketak izan ditzaten. Goiz guztia emakume txirrindulariei emana izango da Errenteria-Oreretan. Espero dugu denok gozatu izana lasterketa honetaz. Eskerrik asko kirolari, laguntzaile eta ikusleei emakumezkoen txirrindularitza lasterketa honetan parte hartzeagatik!

Lasterketaren irteera, helmuga eta sari banaketa Zumardian izango dira. Lehenik, kadetetak lehiatuko dira; 10:00etan hasiko da horien lasterketa, eta Gaintxurizketara joan-etorri bat egin ondoren, Oiartzunen bi itzuli eman beharko dizkiote ohiko ibilbideari, 34 kilometro eginda Errenteria-Oreretako Zumardian helmugaratzeko.

Junior eta elite mailako lasterketa 11:30ean hasiko da. Gaintxurizketara bi joan-etorri egin ondoren, Oiartzunen itzuli bat emanda joango dira berriz ere Gaintxurizketara. Helmuga hirugarren aldiz gurutzatuta, Oiartzungo ibilbideari bi itzuli emanez bukatuko da lasterketa Zumardian; 65 kilometro egingo dituzte guztira.

Nesken talde berria aurkezteko ere baliatu zen atzoko agerraldia. Zuzendaria ere berria da neska taldearena: Intxaurrondoko (Donostia) Ane Herran. Hamasei neska ditugu talde horretan. OTXEko ordezkaritza zabala izango da Ane Santesteban Txirrindularitza Sarian, aurten. Iaz bost txirrindularik hartu zuten parte lasterketan, eta aurten, berriz, hamalau izango dira. Lasterketa berak ere berrikuntzak izango ditu, hala azaldu zuen Arkaitz Izak. Iaz kadete eta juniorren lasterketa bakarra egin genuen, eta aurten bi lasterketa izango dira: bat kadeteei begirakoa eta bestea junior, elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariei zuzendua. Iazko kadete mailako lasterketaren irabazlea, Elena Cuenca, OTXEkin ariko da aurten.

Aurten bi lasterketa antolatuta, emakume txirrindulariei begira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan dagoen lasterketa faltari erantzun nahi izan diogu, eta apustu bat egin dugu elitera heltzen diren emakumeek lasterketak izan ditzaten. Goiz guztia emakume txirrindulariei emana izango da Errenteria-Oreretan.

Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu Ane Santesteban Txirrindularitza Sariaren lehen ekitaldian, eta arazoak ere eragin zituen. Hori ekarri zuen gogora Leire Mazizior Kirol zinegotziak atzoko agerraldian: “Espero aurten eguraldia lagun izatea txirrindularitzaz gozatu ahal izateko barrutik zein kanpotik.”

2015ean sortu zen OTXE, eta sorreran emakumerik ez zen hasi lehiaketa talde horretan. Bigarren urtean emakume bat aritu zen, eta pixkanaka joan da handitzen kopurua. Kopururik handiena aurtengoa da, 16 emakume.

“Karrera politak” ikusteko aukera izango da, eta herritar guztiak animatu ditugu bertaratu eta kirolariak animatzearekin batera txirrindularitzaz gozatzera. Esker mezu bat ere helarazi nahi diegu babesleei, “Euskal Herriko emakumeen txirrindularitzari hauspoa emateagatik”, baita antolaketa lanetan ari diren ehundik gora lagunei ere. Lasterketak sor ditzakeen trafiko arazoak direla eta, Oarsoaldeko errepideak erabili behar dituzten bizilagunei garaiz ibiltzea gomendatzen diegu.

Hemen deskargatu dezakezu Junior eta Eliteen dokumentua: RutometroaErrenteriaELITE.JUN2025

Hemen deskargatu dezakezu kadeteen rutometroa: Rutometroa.Errenteria_kadeteak2025