ANE SANTESTEBAN 2026

Ane Santesteban Txapelketa OTXE txirrindularitza klubak antolatutako lasterketa da, eta aurten bere hirugarren edizioa ospatzen du. Emakumezkoen txirrindularitza sustatzeko eta ikusgarri egiteko helburuarekin sortua kadete, junior eta afizionatu kategorietako kirolariei zuzenduta dago, eta estatu mailan maila oso altua erakusten duen proba bihurtu da.

Txapelketa honen helburu nagusietako bat emakumezkoen txirrindularitza Oarsoaldean kaleratzea da, kirol hau herritarrengana hurbilduz eta emakumezkoen presentzia eta erreferentziak indartuz. Urtez urte, estatuko txirrindulari eta talde onenetako asko bertaratzen dira, lehiakortasun handiko eta kalitatezko ikuskizuna eskainiz.

Hirugarren edizio honetan ere, Ana Santesteban Txapelketak etorkizun handiko txirrindularien lana gertutik ikusteko aukera paregabea eskainiko du. Horregatik, herritarrak gonbidatzen ditugu lasterketa bertatik bertara ikustera eta emakumezkoen txirrindularitzak eskaintzen duen ikuskizunaz gozatzera.